XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frogea egingo dogu?

Airearen bitxikeriak

Airea ikusi ezin badozu ere, badagoala frogatu daikezu bere eragina ikusiz.

Behar dozun materiala:

Harraska.

Plastikozko edalontzia.

Sukaldeko papel zatia.

Zelan egin:

1. Bete eizu harraska urez.

2. Sartu sukaldeko papel zatia edalontzi barruan.

Gura izan ezkero zelo zati bategaz eutsi birea emoterakoan jausi ez daiten.

3. Ipini edalontzia buruz behera.

Sartu uretan zuzen-zuzen dana estali arte.

Orain atera barriro zuzen-zuzen.

Papel zatia bustirik ala lehorrik dago?

Zer gertatzen da?

Aireak, ikusten ez badozu ere, lekua hartzen dau.

Horregaitik, edalontzian egoan aireak ez deutso izten urari sartzen eta halan papela ez da bustiten.